Udalekuetako umeek batukada erraldoi bat bilakatu dute herria

Uztarria.eus 2018ko uzt. 13a, 15:11

Udaleku irekietako haurrek gozatu ederra hartu dute gaurkoan ere. Danborrak eta marakak hartu, eta herriko kaleetan barrena ibili dira txoko guztiak musikaz alaitzen. Gazteria Sailak nahiz Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako udalekuetako umeak plazan elkartu dira 12:00etan, eta guztiek elkarrekin zeharkatu dituzte herriko kaleak. Ondoren, plazan pieza bat jo dute denek batera. Horrela, batukada erraldoi bat bilakatu da gaurkoan Azpeitia.