Artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko die Urkomek baserritarrei

Uztarria.eus 2018ko uzt. 13a, 14:19

Hilaren 23tik 27ra bitartean utzi ahal izango dute artilea baserritarrek, Lapatx zabortegian.

Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du beste urte batez, artilearekin dauden "arazoak" konpondu nahian. Elkarteak Urola Kostako Udal Elkartearen eta Urola Erdiko Mankomunitatearekin adostu ditu bilketa puntuak, eta Azpeitian Lapatx zabortegian jasoko dute artilea.

Uztailaren 23tik 27ra bitartean egongo da artilea uzteko aukera, eta Lapatxen 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara utzi ahal izango da. Elkartea jarri da dagoeneko harremanetan 50 ardi baino gehiago dituzten baserritarrekin, eta jakinazi die artilea eramateko aukera izango dutela. Dena den, esan dute edozeinek utzi ahal izango duela artilea. Horiek solte utzi beharko dute artilea, zakurik gabe.