Eratu dute Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea

Uztarria.eus 2018ko uzt. 11a, 19:27

Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak eta Goi Mailako Hezkuntzako idazkari Michael Garanzinik gaur goizean sinatu dute Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea eratzeko hitzarmena, Loiolako Santutegian. 

Jesusen Lagundiaren aita jeneral Arturo Sosak eta Goi Mailako Hezkuntzako idazkari Michael Garanzinik gaur goizean sinatu dute Jesuiten Unibertsitateen Munduko Elkartea eratzeko hitzarmena. Mundu osoko jesuiten hainbat unibertsitatetako, ikastegitako eta erakundetako ordezkariak elkartu dira Loiolako Santutegian. Jesuitek agertu dutenez, elkarteak "izaera juridikoa, egitura eta egonkortasuna" eskainiko die mundu osoko jesuiten unibertsitateen sareari.