Julen Agirreren lanak ikusgai daude Donostiako Koldo Mitxelenan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 6a, 17:40

Gipuzkoako Foru Aldundiak zortzi egileren lana hautatu eta saritu du Artista Berrien Programaren barruan, eta horietako bat da Julen Agirre Egibar azpeitiarra. Diziplina plastikoak eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten 16 artista aurkeztu ziren aldundiak otsailean ireki zuen deialdira; horietatik zortzi hautatu dituzte, 3.900na euroko sariak emanda, eta atzo ireki zuten Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean beren lanekin osatutako erakusketa, Agirreren obrak tartean direla. Irailaren 8a arte egongo da zabalik.

Foru Aldundiak zabaldu duen argazkian, zutik daudenen lehen lerroan ezkerretik hasita hirugarrena da Agirre.