Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko uzt. 3a, 10:49

19:00etan hasiko da uztailareko ohiko bilkuta, udaletxeko areto nagusian. Hitzarmena, ordenantza aldaketa, lagapenak eta Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena izango dituzte hizpide, besteak beste.

1.- Udalbatzak 2018ko urtarrilaren 16an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 5ean egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- 2017 ekitaldiko Udalaren Kontu Orokorra onartzea.

3.- Udalbatzak 2015eko maiatzaren 15ean udal etxebizitza tasatuak eta horien eranskinak esleitzeko oinarrietan uko egitearen araubidea zehaztea.

4.- Udalaren jabetzakoak diren Loiolako Inazio Hiribideko 65, 81 eta 77 zenbakidun dauden lokalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lagatzeko Gipuzkoako gizarte baliabideen sare publikoaren eskaintza egokitzeko.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

6.- Alde Zaharra 1.ean kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntza arautzen dituen ordenatzaren aldaketa onartzea.

7.- Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena.

8.- Alkatetzak 2017ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.