Haur Hezkuntzako ehunka irakaslek ikastaroa egin dute Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2018ko eka. 28a, 11:42

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haur Hezkuntzako 400 bat irakasle Soreasu antzokian izan ziren atzo, asteazkena, Berritzeguneak antolatutako Haur Hezkuntza, bizitzako oinarrien etapa ikastaroa tarteko. Goizetik eguerdira bitartean egin zuten jardunaldia ikastaroko hirugarrena izan zen; aurreko biak Eibarren egin zituzten. Hainbat hizlarik parte hartu zuen saioan, eta bertaratutakoek Haur Hezkuntzako etapaz hausnartu ahal izan zuten. Saioaren irekieran hitza hartu zuen Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak ere. (Argazkia: Azpeitiko Udala)