Gizon bat atxilotu dute Esklabetako komentuan indarkeriaz lapurreta egitea egotzita

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 15:43
Esklabetako eraikina.

Atzo, igandea, atxilotu zuen Ertzaintzak 31 urteko gizona. Herritar batek deitu zuen Udaltzaingora, gizon bat eraikinean sartu zela jakinarazteko. Eraikinaren barruan atzeman zuten gaztea, eta atxilotu egin zuten indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatuta.

Atzo, igandea, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Esklabetako komentuan indarrez lapurreta egitea leporatuta. Ertzaintzak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo arratsaldean herritar batek Udaltzaingoari adierazi zion gizonezko batek Esklaben atariko horma saltatu zuela eta komentu barrura sartu zela. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren Eklabetara, eta horiek leiho bateko beira hautsita eta barrak behartuta zeudela adierazi dute. Eraikinaren barruan ezkutatuta zegoen gizona identifikatu zuten ertzainek, eta atxilotu egin zuten indarkeriaz lapurreta egitea egotzita.