Xabier Iturralde nagusi, Arrasateko sanjuanetako errekortari txapelketan

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 13:53

Arrasateko San Juan festetako errekortari txapelketa irabazi du Xabier Iturralde azpeitiarrak. Atzo, igandea, arratsaldean egin zuten errekortarien erakustaldia Arrasaten, eta zezen plaza jendez goraino bete zen. Orotara, hamabi errekortari gazte aritu ziren beren abileziak erakusten, eta erakustaldiaz gozatzera bertaratu ziren lagunek errekorte ederrak ikusteko parada izan zuten. Iturraldek ere errekorte ederrak egin zituen atzoko hitzorduan, eta irabazlearen oroigarriarekin itzuli zen Azpeitira.