Orkatzen ospakizunak sartu dira azken txanparen azken txanpan

Uztarria.eus 2018ko eka. 17a, 20:12

Asteburu luze bezain betearen ondoren, gaur 19:00etatik aurrera Anje Duhaldek Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuarekin itxiko ditu Orkatz kultur elkarteak bere 25. urteurreneko ospakizunak. Joan den asteazkenean Arkaitz Rodriguezen hitzaldiarekin eta Ines Osinagaren kontzertuarekin abiatutako bost eguneko egitarauak betekada aipagarriak eskaini ditu plazako karpan egindako kontzertuetan; magoek ere giro ederra sortu zuten ostegun iluntzean, eta herri kirol erakustaldiaren ondotik kuadrilla elkartu zen Sanagustinen bazkaltzera.