Valen Garcia azpeitiarrak irabazi du Almeriako Western Film Festivaleko kartel lehiaketa

Uztarria.eus 2018ko eka. 17a, 14:30

Valen Garcia azpeitiarraren kartel batek iragarriko du Almeriako Western Film Festivala. Urriaren 9tik 13ra Tabernas herrian izango da jaialdia, eta aurten lehenbizikoz antolatu dute lehiaketa. Guztira, 39 proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Garcia izan da irabazlea sherif bat irudikatzen duen lanari esker. Garciaren lana izango da, beraz, XIII. edizioa beteko duen jaialdiaren irudia.