Urola ibaiaren Azpeitiko zatia garbitzekoak ziren herriko ikastetxeetako ikasleak ostiral goiz honetan, baina bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ibai garbiketa eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan antolatu ohi dute urtero, baina "ibaiko urak handi datoztenez, eta ostiralerako eguraldi txarra igarrita dagoela ikusita", ibai garbiketa ez egiteko hautua hartu dute, ibaien egoera ikusita, "arriskutsua" izan daitekeelakoan.
Oraingoz, ez dute beste datarik zehaztu ibai garbiketa egiteko.