Parrillada izango da ostiraleko Herriarteko Txapelketako pilota partiden aurretik

Uztarria.eus 2018ko eka. 12a, 12:10

Ilunpe pilota elkarteak zaletuen babesa eskertzeko antolatu du parrillada. Frontoi Txikian izango da, 20:00etan hasita. 22:00etan hasiko dira Herriarteko Txapelketako finalaurrekoak; Azpeitiak Oiartzunen aurka neurtuko ditu indarrak.

Ostiralean jokatuko du Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako joanekoa, Oiartzunen aurka. Frontoi Txikian izango dira neurketak 22:00etan hasita, eta neurketen aurretik, 20:00etan hasita, parrillada eskainiko du Ilunpek bertan.

Mokadua doakoa izango da, eta ez da aurrez izena eman beharrik. Ilunpek zaletuen babesa eskertu nahi du parrilladarekin, eta herritarrei frontoira gerturatzeko deia egin die pilota elkarteak.