Baigera jubilatuen elkarteak Xoxotera irteera antolatu du ekainaren 23rako, zapaturako. Elkarteak zabaldu du izena emateko epea dagoeneko, eta irteeran parte hartzeko interesatuek hilaren 19ra arte dute horretarako aukera, Baigerako bulegoan, 10:30etik 12:30erako ordutegian.
Hilaren 23an 10:30ean irtengo dira parte-hartzaileak Azoka Plazaren atzetik. Behin Xoxotera iritsita, 11:45ean, meza izango dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute aterpetxean. Baigerak aurreratu duenez, ekainaren 23an eguraldi txarra egiten badu, bertan behera utziko dute irteera.