Eneko Etxeberria, ekainaren 10erako giza katerako deia egin duten alkateekin

Uztarria.eus 2018ko mai. 27a, 21:04

Gure Esku Dagok deituta, eta ekainaren 10eko giza katearen atarian, Hego Euskal Herriko 200 alkatek eta kargu publikok agerraldia egin dute gaur Gernikan (Bizkaia). Haien artean egon da Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea. Erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa agertu nahi izan dute agerraldiarekin Gernikan batu diren hautetsiek, giza katearen deialdiarekin bat eginez.