Sanjuandegiko festak 2018

Gozatua hartu dute txikiek Sanjuandegiko Umeen Egunean

Uztarria.eus 2018ko mai. 26a, 20:03

Datorren ostiralean iritsiko da Mantangorri Sanjuandegira aurtengo festei ekiteko, baina festa usaina hasi da nabarmentzen auzoan. Gaur, 102 haurrek eta gaztetxok hartu dituzte Sanjuandegiiko bazterrak, Umeen Egunean. 30en bat begiraleren ardurapean, jolas batean aritu dira eguerditik aurrera, adinen araberako taldeetan banatuta. Bustita, zikinduta edota aurpegiak margotuta, Jose Antonio Agirre plazan elkartu dira bazkaltzeko, jolas berriekin jarraitu aurretik indarrak hartzeko. Eta eguna borobiltzeko, Lore Koloreren ikuskizunaz gozatu ahal izan dute.

Bihartik asteartera atseden hartu ondoren, asteazkenean eta ostegunean jarraituko dute festetarako motorrak berotzen Sanjuandegin. Hemen, XJ Auzolaneanek aurreratu duen jaietako egitaraua.