Liga irabazita, mailaz igo da Olakor ISB taldea

Uztarria.eus 2018ko mai. 22a, 17:43
ISB Olakor taldeko kideak. (ISB)

Iaz sortutako taldeak ezin hobeto bukatu du denboraldia. Liga irabazi zuten, eta asteburuan mailaz igotzea lortu dute. Horrenbestez, Senior Emakumezkoen Ligan ariko da datorren urtean Olakor ISB taldea.

Denboraldi bikaina egin ostean, Senior Emakumezkoen Ligara igo da Olakor ISB taldea. Iraurgiko nesken bigarren taldea joan zen urtean osatu zuten, eta denboraldi osoan partida bakar bat galduta, liga irabazi zuten. Hala eta guztiz, faseak jokatu behar izan dituzte neskek, eta joan berri den asteburuan Final Fourrak ere bai, Azkoitian eta Azpeitian.

Azkoitiko kiroldegian jokatu zuten Olakor ISB taldeko neskek final laurdenetako partida, eta 74 eta 30 hartu zituzten mendean Internacional taldekoak. Finala, berriz, igandean jokatu zuten Azpeitiko kiroldegian, eta aise nagusitu ziren, Bera Bera Albistur 63 eta 47 mendean hartuta. Horrenbestez, iaz sortutako taldeak urrats garrantzitsua eman berri du, eta Senior Emakumezkoen Bigarren Maila Liga alde batera utzi eta Senior Emakumezkoen Ligan ariko dira datorren denboraldian.