Azpeitiko palistek 1-2 galdu dute Herriartekoaren joanekoan Elgoibarren kontra

Uztarria.eus | Kirolak
2018ko mai. 14a, 12:49

Frontoi osoko buruz buruko eta binakako partidak galdu zituzten, eta zazpi koadro barruko buruz burukoa irabazi. Ostiralean jokatuko dituzte final zortzirenetako kanporaketaren itzulerako partidak, Elgoibarren.

Palako Herriartekoan Azpeitia ordezkatzen ari diren pilotariak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

1-2 galdu du Azpeitiak gomazko paletako Gipuzkoako Herriartekoaren final zortzirenetako kanporaketaren joanekoa, Elgoibarren kontra, baina itzulerakoan emaitzari buelta emateko aukerak mantentzen ditu; partida bakarra irabazi arren, guztira 13 tantoren aldea atera diote Elgoibarri joanekoan.

Zapatuan, Urrestillako Txikuri pilotalekuan, Urtzi Lopetegi Lopek 16-20 galdu zuen buruz buru frontoi osoan jokatutako partida. Frontoi osoko binakakoan ere Elgoibarkoak izan ziren irabazle, Eneko Martijak eta Oier Alkortak oso estu hartu bazituzten ere: 19-20 izan zen azken emaitza, kanpokoen alde. Askoz alde garbiagoarekin lortu zuen Asier Egiguren Bikutzek azpeitiarren aldeko puntu bakarra; 20-2 irabazi zuen goizeko azken neurketa, zazpi koadro barruko buruz buruko lehian.

Ostiralean jokatuko dute kanporaketaren itzulerakoa, Elgoibarren. Bi partida irabazi beharko dituzte han Azpeitiko ordezkariek txapelketan aurrera egiteko.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu