Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte

Uztarria.eus 2018ko mai. 8a, 12:23
Musika eskolak egindako kartela.

Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izenburupean antolatu dituzte hiru emanaldiak, eta bihar, asteazkena, izango da aurrena. 18:30ean hasita, Artista txiki berriak ikuskizuna izango da. Ostegunean eta ostiralean ere emanaldi bana izango da Sanagustin kulturgunean.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte datozen egunetan. Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izenburupean antolatu dituzte hiru emanaldiak, eta bihar, asteazkena, izango da aurrena. 18:30ean hasita, Artista txiki berriak ikuskizuna izango da. Etzi, osteguna, berriz, 19:00etan hasiko da Gazteen txokoa izenburudun saioa. Hirugarren eta azken emanaldia ostiralean izango da, 18:00etan hasita, Txiki Biran izenburupean.