Langile mugimenduaren erronkak hizpide, Garbiñe Aranburuk eskainitako hitzaldian

Uztarria.eus 2018ko api. 26a, 13:04

Orkatz kultur elkartearen 25. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen artean, hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Sanagustin kulturgunean. Lan, herri, bizi duina. Burujabetza ezkerretik izenburupean aritu zen hizketan Aranburu, eta dozenaka lagun bertaratu zen haren azalpenak entzutera. Besteak beste, greba eskubideaz, langile mugimenduaren erronkez eta ELA sindikatuarekin duten harremanaz hitz egin zuen LABeko idazkari nagusiak. Hark adierazi zuenez, "greba ezin da helburu bilakatu". Aranbururen hitzetan, "herri bezala eta langile bezala ditugun erronkak gainditzeko aliantzak behar ditugu". Ate joka dagoen Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna, ere izan zuen hizpide Aranburuk, eta esan zuen LABeko kideak eskualdean mobilizatuko direla "langileen ondoan izateko".

(Argazkia: LAB)