Astelehenean egingo dute datorren asteko azoka

Uztarria.eus 2018ko api. 26a, 11:16
Udalak Azoka Plazan jarri duen oharra.

Asteartea maiatzaren 1a delako aurreratu dute azokaren eguna. Astelehenean egingo dute, asteartea jaieguna baita.

Datorren asteartea maiatzaren 1a eta jaieguna denez, egun bat aurreratuko dute astearteetako ohiko azoka. Horrenbestez, astelehenean izango da azoka.