Presoen aferari konponbidea ematea eskatzeko, Kalera dinamikak manifestazioa egingo du zapatuan Bilbon, Bada garaia. Presoak kalera lelopean. Mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute Azpeititik, eta izen-ematea Orkatzen egin daiteke. Bihar, ostirala, gauera arte egongo da horretarako aukera.
Zapatuan 16:00etan irtengo da autobusa Etxe Zuri aurretik Bilbora. Manifestazioa 17:30ean hasiko da, La Casillatik.
Joan den astean egin zuen mobilizatzeko deialdia Kalera dinamikak, Donostian. Agerraldian izan ziren manifestazioa babesten duten 300 preso ohi ere.