Madrilgo Kontu Auzitegian dira Errazkin eta Intxaurrandieta

Uztarria.eus 2018ko api. 12a, 12:58
Intxaurrandieta eta Errazkin hainbat lagunekin Madrilen. (Arantxa Iraola/Berria)

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta Madrilgo Kontu Auzitegian ari dira epaitzen gaur, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) arduradun zirela Zubietako errauste plantaren proiektua geratzea egotzita. 10:00etan zen hastekoa epaiketa eta hainbat lagunen babesean joan dira auzitegira. Erraustegiaren proiektua geldiarazteak eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du GHK-k.

Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta Madrilgo Kontu Auzitegian ari dira epaitzen gaur, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) arduradun zirela Zubietako errauste plantaren proiektua geratzea egotzita. 10:00etan zen hastekoa epaiketan eta hainbat lagunen babesean joan dira auzitegira. Besteak beste han dira garai hartan Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen Martin Garitano eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea.

Erraustegiaren proiektua geldiarazteak eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du GHK-k –gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa–, eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auziperatuentzat.