Uztarriak komunikazioan aditua den kudeatzailea behar du

Uztarria.eus 2018ko ots. 28a, 19:20

Datorren asteazkenean, martxoaren 7an, bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea; uztarria@uztarria.eus helbidera bidali behar dira. Hautatutako langileak berehala hasi beharko du lanean, eta egun osoko lanaldia izango du.

UZTARTZEN EUSKARA ELKARTEAK (UZTARRIA KOMUNIKAZIO TALDEA), G20695912 IFZ duenak, komunikazio arloan aditua den kudeatzailea behar du. Egun osoko lanaldia egingo du, eta berehala hasi beharko du lanean. Gainera, azpeitiarra izatea lehenetsiko da.

Interesa duenak, uztarria@uztarria.eus helbidera bidal dezake curriculuma; martxoaren 7a izango da horretarako azken eguna.