Karnabalak 2018

Sanagustin leporaino bete da Udal Musika Bandaren inauterietako kontzertuan

Uztarria.eus 2018ko ots. 4a, 16:15

Pixkanaka ari da inauteri giroa zabaltzen herrian. Atzo kaldereroen txanda izan zen, eta, gaur, Azpeitiko Udal Musika Bandak Julian Barrenetxea abesbatzako kideekin batera inauterietako kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi da saioa, eta karnabaletako abestiak entzuteaz gain, argazki elkartekoek festa horietan ateratako irudiak proiektatu dituzte emanaldian zehar. Leporaino bete da aretoa.