Soreasu leporaino bete zen atzo, Xabi Solanoren 'Inpernuko' emanaldiarekin

Uztarria.eus 2017ko abe. 31a, 10:06

Xabi Solano trikitilariak Inpernuko ikuskizuna taularatu zuen atzo Soreasu antzokian, eta aretoa leporaino bete zen. Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatu duten emanaldian musika, dantza, antzerkia eta irudiak uztartu zituzten; izan ere, Solanorekin batera oholtzan izan ziren hainbat musikari, dantzari eta aktore.

Hona hemen atzoko emanaldiko irudi batzuk (Argazkiak: Ibon Errazu):