Koket, Farmazabal eta Pipes saltokiek Singular Dendak ziurtagiria jaso dute

Uztarria.eus 2017ko aza. 28a, 22:47

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Singular Dendak ziurtagiria jaso dute Azpeitiko eta Azkoitiko lau saltokik. Singular Dendak ziurtagiriak saltokiek eskaintzen duten tratu pertsonalizatua aitortzen du, eta gaur, asteartea, Azpeitiko Koket arropa dendak, Farmazabal parafarmaziak eta Pipes umeen arropa dendak, eta Azkoitiko Grieta arropa dendak jaso dute ziurtagiri hori.

Saltoki horiek "izaera propioa" dutelako eta bezeroei eskaintzen dien "gertuko" tratuagatik jaso dute aitortza, Gipuzkoako beste 73 saltokirekin batera. Azpeitiko udaletxean egindako sari banaketan parte hartu dute, besteak beste, Agustin Lizarralde Azpeitiko Udaleko eta Ana Azkoitia Azkoitiko Udaleko zinegotziek.

Hona hemen, saritu dituzten Azpeitiko saltokietako ordezkarien argazkiak (Irudiak: Azpeitiko Udala):