Plazatarrak egitasmoaren hurrengo hitzordua hilaren 20an izango da

Uztarria.eus 2017ko urr. 16a, 13:40
'Plazatarrak' egitasmoaren hurrengo hitzordua hilaren 20an izango da.

Haurrei eta beren gurasoei zuzendutako Plazatarrak egitasmoaren hurrengo ekimena urriaren 20an izango da, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan. HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta taldean jolasak egingo dituzte. 

Udako oporren ostean, iraila erdian hasi ziren Udal Ludotekak ikasturteko lehen Plazatarrak saioarekin. Orduko hartan, Azoka Herritik herri egitasmoaren egitarauaren barruan eta Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean, Bertiren bila ekintza egin zuten.

Plazatarrak egitasmoa haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekimena da, eta horren helburua da haurrek, gaztetxoek eta horien gurasuek elkarrekin aisiaz eta herriaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrez gain, giro lasaian, jolaserako eta lagunartean herriko espazio publikoak –plazak batez ere– berreskuratzea nahi dute.

Ikasturteko bigarren deialdia urriaren 20an izango da, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan, 17:30etik 19:00etara. HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta taldean jolasak egingo dituzte. Izen-ematea Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan edo Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan egin daiteke, bulegora bertaratuta, telefonoz deituta (943 15 71 60) edo mezu elektroniko bat bidalita (gib@azpeitia.eus).

Izena eman ahal izateko azken eguna hilaren 18a, asteazkena, izango da.