2017ko urriko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Edertik 50 urte

Uztarria.eus 2017ko ira. 26a, 11:29

Urriaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Karmen Agirre eta Angel Larrañaga Ederti dekorazio dendaren jabeak izango dira aldizkariko protagonistetako bi. Izan ere, 50 urte bete ditu Edertik. Urtemuga dela-eta, dendaren historiaren inguruko zertzelada batzuk kontatu dituzte Agirrek eta Larrañagak, eta eskerrak eman dizkiete herritarrei, urte horietan guztietan babesa erakusteagatik. Honakoa erreportajearen aurrerapen bideoa da.