Egun magikoaren aurretik, magia tailerra

Uztarria.eus 2017ko ira. 25a, 14:28

Imanol Ituiñok eskainiko du tailerra, urriaren 3an eta 6an gaztetxoentzat eta urriaren 4an helduentzat. Bertan parte hartzeko izen-ematea zabaldik dago dinamoa.eus webgunean. Taldeko, gehienez, 15 pertsonek eman dezakete izena. Saio guztiak Dinamoan eskainiko dituzte. 

Gero eta gertuago dago Txisteratik Egun Magikoa, eta motorrak berotzen hasteko, magia tailerra antolatu du Azpeitiko Kultur Mahaiak, Dinamoan. Imanol Ituiño magoak dinamizatuko du tailerra, eta trikimailu errazak eta magia jolas erabilgarriak irakatsiko dizkie bertaratzen direnei. Gaztetxoek zein helduek har dezakete parte magia tailerrean.

Urriaren 3an eta 6an, asteartez eta ostegunez, 8 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ikastaroa eskainiko du Ituiñok. Saio bakoitza bi ordukoa izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta parte-hartzaileen gurasoak bertan egon daitezke nahi izatekotan. 

Helduei zuzendutako saioa, aldiz, urriaren 4an, asteazkena, izango da, 19:00etatik 20:00etara. Bertan, 14 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena. 

Magia tailerrean parte hartu nahi dutenek, ostirala bitartean egin dezakete izen-ematea dinamoa.eus atarian. Parte-hartzaile bakoitzak 10 euro ordaindu beharko du izen-ematea, ikastaroaren egunean bertan. Taldeko, gehienez, 15 pertsonek eman dezakete izena.