Xabier Iturriak 'Euskal Gramatika Sintaktikoa' liburua kaleratu du

Uztarria.eus 2017ko ira. 22a, 13:56
Xabier Iturria, bere azken liburuarekin. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Azpeitiko bizilagunak berak editatu du liburua, eta Elkarren bidez banatuko du. 2014an, Hacia una gramática unificada del runasimi kitxuari buruzko ikerketa lana argitaratu zuen. 

Xabier Iturria Egaña (Errezil-1949) idazleak Euskal Gramatika Sintaktikoa liburua kaleratu du. Azpeitiko bizilagunak berak editatu du euskal gramatikari buruzko liburua, eta Elkarrek banatuko du lana.

Bigarren liburua da Iturriak argitaratu berri duena; izan ere, 2014an, Hacia una gramática unificada del runasimi liburua kaleratu zuen Perun. Orduan, kitxua hizkuntzaren gramatikari buruzko ikerketa lana osatu zuen, gazteleraz. Ikerketa hartatik abiatuta, bigarren liburua argitaratu du orain.