Kids&Us: ikasi ingelesa ama-hizkuntza ikasiko zenukeen bezala

Uztarria.eus | Publizitatea
2017ko ira. 4a, 19:11

"Haurrak sortze beretik daude hizkuntzarako prest, hegaztiak hegan egiteko prest dauden bezala", dio Natalia Perarnaunek, Kids&Us metodoaren sortzaileak.

Haurrak, adin txikikoak izanda ere, hizkuntzalari bikainak dira. Ume baten hizkuntza jaiotzen denetik 36 hilabetera bitartean nola bilakatzen den ikusi besterik ez dago. Hiru urtetan, gizakia, negarra komunikatzeko bide izatetik, esaldi ia zuzenak egitera igarotzen da. Urte horietan, haur batek ikasteko duen joera, biologikoki, inoiz baino indartsuagoa da, sortzetiko gaitasunak baititu egiteko. Hala, bigarren hizkuntza bat ikastea eta gure ama-hizkuntza ikastea ez lirateke desberdinak izan behar.

Kids&Us-en Natural English metodoarekin, urtebetetik gorako haurrek ingelesa ikasten dute gure hizkuntza ikasten dugun antzeko moduan. Metodologia bakar horrek ama-hizkuntza ikasteko prozesu natural eta berezkoa du oinarri, ordena jakin bat duen prozesua eta Kids&Us-en jarraitzen dena: entzun, entzundakoa ulertu, hitzez adierazi eta, azkenik, urte batzuk aurrerago, irakurri eta idatzi. 

Kids&Us-en, haurrak hizkuntza berri baten aurrean jartzen dira modu orokorrean, haien adinerako egokiak diren egoera eta testuinguruetan, ikasteko gaitasun horretaz guztiaz baliatzeko. Erabateko hizkuntza-murgiltze bat egiten da, ipuinen, jolasen, abestien eta dantzen bidez, eta murgiltze hori material pedagogiko esklusiboekin osatzen da.

Ikasteko metodologia honek 18 urtera bitartean jarraitzen du, baina metodora 0 urtetik 7ra bitartean bakarrik hel daiteke, adin-tarte horretan baitu haurrak ikasteko joera handiagoa. 18 urterekin, gazteek hizkuntza-gaitasun handiak izango dituzte, urtetan zehar hizkuntzaren eraginpean egon ondoren.

Irailaren 11n, astelehenean, hasiko da ikasturte berria.

Informazio gehiagorako: 

Kids&Us Azpeitia

Helbidea: Loiolako Ignazio Etorbidea, 12

20730 Azpeitia

Telefonoa: 717-774 567 edo 943-50 32 30

azpeitia@kidsandus.es

Bidali: