Eneko Arbeo azpeitiar soinu-jotzaileak eta Mireia Ibabe bergarar pandero-jotzaileak irabazi dute gaur, abuztuak 15, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXXVII. Txapelketa. Zeanurin (Bizkaia) izan da txapelketa 18:00etan hasita, eta 22 urtez azpiko sei bikote aritu dira lehian. Lau pieza jo dituzte parte-hartzaile guztiek: jota, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Arbeok eta Ibabek 400 euro eta oroigarria eskuratu dituzte txapelketa irabazteagatik.
Arbeok eta Ibabek hainbat sari jaso dute azken urteotan; izan ere, hainbat txapelketa irabazi dituzte trikitilari gazteek, hala nola Zarauzko Trikitilari Gazteen Txapelketa, Sanjuandegiko festetakoa eta Aizarnazabalgo txapelketa.