Badator...

Uztarria.eus 2017ko uzt. 20a, 15:11

Hemen da, badator. Bai, festekin batera beste urte batez badator Uztarriaren tonbola. Aurten, lokal berria izango du, Erdikale 2n. Zapatuan, uztailaren 22an, irekiko ditu ateak aurrenekoz, eta guztira zazpi egunez egongo da zabalik. Bihar, ostirala, emango ditu Uztarriak tonbolaren inguruko xehetasun guztiak.