Telebistako "okurrentzietan" barrena murgildu dira Juan Antxietako ikasleak ikasturte amaierako jaialdian

Uztarria.eus | Kultura
2017ko eka. 22a, 09:54

Goraino bete zen, beste behin, Soreasu antzokia atzo, asteazkena, Juan Antxiena musika eskolak eskainitako ikasturte amaierako jaialdian. Okurrentziyek izena jarri zioten atzoko jaialdiari. Izan ere, sofan eseri, telebista piztu eta bertan agertzen diren "okurrentziak" eta kantuakizan ziren protagonista atzoko ikuskizunean, emanaldia eskaini zuten ehundik gora lagunekin batera. Titanic, Doraemon, James Bond, La La Land, Star Wars, Pulp Fiction, Adams Familia eta Gadget insperktorearen soinu bandetako abestiak izan ziren entzungai ordu eta erdi inguru iraun zuen ikuskizunean.

Musika ez ezik, bideoak ere eskaini zituzten, musika eskolako ikasleek aktore lanetan aritu bitartean grabatutakoak. Era berean, umorearentzako tarterik ez zen falta izan atzo, Ekain Txouk ez baitzuen hitzorduan hutsik egin. Soreasuko oholtza gainera igo zen June Urain aurkezlea lagun, antzokira bertaratutako ehunka lagunei barre eginaraztera. San Martin egoitzako egoiliarrek ere hartu zuten parte emanaldian. Haiek ikasturtean zehar musikaz gozatzen aritu dira musika eskolan, aurten abiatutako terapia musikalaren harira. 

Juan Antxietaren zozketako zenbaki irabazlea jakinarazi zuten atzokoan, eta 3.652 da saritutakoa. Ordezkoa, berriz, 8.252 zenbakia da. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu