Basilika goraino, 'Ignacio de Loyola' filmaren aurrestreinaldian

Uztarria.eus 2017ko eka. 7a, 14:38

Loiolako basilika zinema areto bilakatu zuten ehunka lagunek, atzo. Izan ere, Loiolako Inazioren bizitza kontatzen duen Ignacio de Loyola filmaren aurrestreinaldia izan zen, eta goraino beteta egin zuten egileek aurkezpena. Besteak beste, Andreas Muñoz Loiolako Inazio hezurmamitu duen aktorea izan zen ekitaldian, eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina ere egon ziren saioan.