Aitor Madrazo eta Lierni Altuna aurrenak, Salatzen Dut Eguneko kros herrikoian

Uztarria.eus 2017ko mai. 20a, 14:10

Kros herrikoiarekin hasi da gaur, maiatzak 20, Azpeitiko Sarek antolatutako Salatzen Dut Eguna. 11:00etan hasi da lasterketa, eta 158 lagunek eman dute izena proban. Helmugara iristen aurrena Aitor Madrazo (18:25) izan da gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, berriz, Lierni Altuna (25:25). Mutilen podiumean Josu Eizagirre (18:42) izan da bigarrena, eta Amine Haisouf hirugarrena (18:55). Emakumezkoetan, berriz, Nerea Otaegi (26:41) izan da helmugaratzen bigarrena eta Ane Alberdik osatu du emakumezkoen podiuma (27:00). 

Hurrengo hitzordua 13:00etan dute: paella txapelketa, plazan. Ondoren, bazkaria egingo dute Frontoi Txikian.

13:00etan: Paella txapelketa, plazan.

14:30ean: Bazkaria, Frontoi Txikian (Umeentzat menua ere egongo da).

Bazkalostean, umeentzako gunea: Ekain Txou, jolasak, margoketak, malabareak...

17:00etan: Trikitilariak.

18:00etan: Manifestazioa, plazatik. Amaieran, polka erraldoia eta Tximeleta taldearen erromeria.

22:30ean, kontzertuak, plazan: Fridays Crew eta Tximeleta.

Egun guztian zehar txosna egongo da herriko plazan.

Hemen kros herrikoiko sailkapena eta denborak: