Dagoeneko eman daiteke izena adinekoen opor programan

Uztarria.eus | Gizartea
2017ko mai. 10a, 16:30

Eskaerak ekainaren 7a bitartean egin daitezke, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo Internetez. Plaza guztiak betetzeko ekainaren 8an berriro zabalduko dute izen-ematea.

2017-2018 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok, eta dagoeneko eman daiteke izena. Eskaerak egiteko epea ekainaren 7a amaituko da, baina egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 8an berriro zabalduko da izen-ematea. Bi modu daude opor programak izena emateko. Alde batetik, Internetetik egin daiteke, honako loturan. Bestetik, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (udaletxeko 2.solairua) joanda egin daiteke izen-ematea, 08:30etik 14:00etara bitartean.

Iazko denboraldian izena eman zuten pertsonek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak gordeta izaten dituelako.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2017-05-10 : 16:48

Hola, interesa dugu nere andrea ta biok biaje bat egiteko ta internetetik egin daitekela jartzen du izena ematea. Baiño ez da lotura azaltzen, eskarrikasko.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2017-05-10 : 16:59

Kaixo JLarranaga,

Lehen jarri dugun loturak akatsa ematen zuen. Ea oraingoan ondo dagoen.
Barkatu eragozpenak. Eskerrik asko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu