Lander Uria eta Iker Aizpuru hirugarren, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko urt. 30a, 10:33

Joan den zapatuan eta igandean, hilaren 28an eta 29an, Izarraitz Igeri Elkarkarteko Lander Uria eta Iker Aizpuru azpeitiarrak Valdemoron (Madril, Espainia) izan dira Euskadiko selekzioarekin, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Emaitza onak lortuta itzuli dira handik; izan ere, Euskadiko selekzioak hirugarren postua lortu du sailkapen orokorrean. 

Argazkia: Lander Uria eta Iker Aizpuru. (Izarraitz Igeri Elkartea)