Gaztaina-saltzaileak etxolatxoa jarri du Perez Arregi plazan

Uztarria.eus | Besterik
2016ko urr. 21a, 14:05

Urteetan zehar, udazkenean eta neguan, plazako arkupetan izan da gaztaina erreak saltzen gaztaina-saltzailea. Aurten, baina, tokiz aldatu, eta Perez Arregi plazan izango da, etxolatxo eta guzti. 

Bidali:  

Erantzunak

baaleike | 2016-10-21 : 22:01

Norbaitek ba al daki zergatik aldatu den tokiz?
Plaza Nagusia ez al da toki hobeagoa?
Pixkat harrituta nago aldaketa honekin eta zegatia jakin nahiko nuke?

MAITE | 2016-10-22 : 23:16

Berdina pentsatzen dut.
Plazan gaztaina saltzailea aspalditik ezagutu dugu.
Zergaitik aldatu tokia?
Gaur egun plazan jende asko elkartzen da eta han beharko luke nire ustez. Pena eman dit.

IrekiAteak | 2016-10-24 : 09:59

Udaletxe azpian jartzen zenean, azpiegiturarik ez zeukanez kearekin eta dena bezten zituen pareta eta tetxuak. Agian horregatik kendu dute handik.

piki | 2016-10-24 : 13:14

neri oso leku egokia iruditzen zait santa Ana plaza. gaztañak nahi ditunak paseo txiki bat egiñez plazatik etxezurire eskure edukiko ditu eta bide batez azpeitiko beste toki zoragarri hau ere jendez beteko da.

azeitunabeltza | 2016-10-24 : 15:21

Nire ustez gaztaina-saltzailearentzat ere leku hobea da plaza nagusia. Izan ere, alde zaharreko txoko batetik bestera joatean ia beti pasatzen gara plazatik. Gainera, neguko arrats hotzetan gaztaina erreen usaia oso tentagarria da, eta "usaira" ere joaten da jendea. Perez Arregin egonda ez da horren erraza herritarrak tentazioan erortzea. Udaletxeko arkupea leku ona ez bada (tetxua eta paretak zikintzen dituelako), jar dezala etxola plazako txoko batean. Eta Perez Arregi plazan, zer?

Nire ustez aukerarik onena etxolatxoa plazan jartzea.

azeitunabeltza | 2016-10-24 : 15:30

Barkatu. "Eta Plaza Txikian, zer?" esan nahi nuen.

JoxeMari | 2016-10-25 : 11:50

Keak paretak zikintzen zituelako aldatu behar izan du gaztaila saltzaileak bere tokia. Nire ustez ere, plazako beste txoko batean jartzea izango zen onena. Hala ere, aurten egingo dizkiogu bisitak.

earki | 2016-10-25 : 11:57

Nire ustez trenaren museo alboan jarri beharko genuke gaztaina postua, artara ke guztia leku berean bilduko genuke. Turismoa bultzatzeko modu ederra aukeratu dugu oraingoan ere..lotsagarriak dira tren horrek botatzen dituen keak.
Martxelen itxi eta museoa ireki..beti ere ke artean!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu