Azpeitiaren lekukoa jaso dute 2017an herri galdeketak egingo dituzten Urola Kostako herriek

Uztarria.eus | Politika
2016ko urr. 19a, 19:24

2016ko ekainaren 5ean Azpeitian egin bezala, erabakitzeko eskubidea gauzatu eta herri galdeketak egingo dituzte 2017an Urola Kostako beste sei udalerritan, Gure Esku Dago ekimenak bultzatutako dinamikaren barruan. Gaur, asteazkena, Azpeitira etorri dira Azkoitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian galdeketak antolatzen ari diren taldeetako ordezkariak, Azpeitiaren "lekukoa hartzera". Azpeitiko galdeketa antolatu zuen Hitzartu taldeko kideek aipatutako herrietakoei boto-kutxa bana emanez irudikatu dute lekukoaren eskualdaketa, eta Hitzartuko presidente izan zen Laxaro Azkunek irakurri du agerraldiko testua.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu