Marmelada egiteko tailerra antolatu du Kimu Bat Gardenek, zapaturako

Uztarria.eus 2016ko urr. 17a, 16:51

Kimu Bat Gardenek marmelada egiteko tailerra antolatu du zapaturako, urriaren 22rako. Hiru orduko saioa izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta marmelada egiten ikasteaz gain, egindakoa etxera eramateko aukera izango dute bertaratzen direnek. Tailerra Urrestillara bidean dagoen Kimu Bat Gardenen egingo dute.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da aurrez, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943 15 00 85 telefonora deituta.