Herri Eskolak egingo dituzte bihar, "egun inposatuak desobeditzeko"

Uztarria.eus 2016ko urr. 11a, 14:43

Azpeitiko Ernaik eta Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek antolatuta, Herri Eskolak izango dira bihar, urriak 12. Antolatzaileek azaldu dutenez, "Hispanitateren Eguna da biharkoa, inposatu diguten jai egun arrotza hain zuzen. Urriaren 12a Euskal Herriaren ukazioa eta gure lurraldearen zatiketa ospatzeko beste egun bat da, azaroaren 11 edota abenduaren 6a diren bezala. Jai egun arrotzek gure herria, gure izaera, guztiz zapaltzen dute". Horregatik, "egun inposatuak desobeditzeko ", Herri Eskolak egingo dituzte, plazan. 

11:00etan hasiko dira biharko prestatu duten egitarauarekin, eta Hezkuntza erreformak aztergai hitzaldia izango da. Ondoren, 12:30ean, NAN jaurtiketa egingo dute, eta 13:00etan ikasle bazkarirako tartea izango da. Bazkaria norberak eraman behar duela aurreratu dute antolatzaileek.