Bailarako bertso eskola diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Erniarraitz Bertsozale Eskolak

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 7a, 20:12
Erniarraitzeko partaideak eta Azpeitiko udaleko ordezkariak. (Eider Bereziartua/Urola kostako Hitza)

"Bertsolaritzaren transmizioa bermatzea" du helburua proiektuak. "Azpeitia, berriz, bertsolaritza munduan erreferente izateko bide polita" dela uste du Azpeitiko Udalak.

Bailara mailako bertsozale eskola sortzeko laguntza ekonomikoa emango dio Azpeitiko Udalak Erniarraitz Bertsozale Eskolari. Bertsolaritzaren transmisioa bermatzea” da proiektuaren zutabea, eta bertso eskolak "ikastetxeen baitan egotetik herriko zerbait izatera" pasatzea nahi dute Erniarraitzekoek. Hori lortzeko hitzarmena sinatu dute Erniarraitzek eta Azpeitiko Udalak.

Josu Labakak Kultur ziengotziak esan du "belaunaldi berrien formazioan lan egitea udalaren kezken artean" dagoela, eta "Erniarraitz bertso eskola horretan erreferentzi garrantzitsua" dela. Horregatik, uste du "norabide onean datorren urratsa" dela proiektu hori."Azpeitia, berriz, bertsolaritza munduan erreferente izateko bide polita da, eta guri udal bezala proiektu honi baliabideak ematea dagokigu etorkizunean inbertitzeko eta euskara eta euskal kulturaren transmizioa bermatzeko", esan du Ainara Larrañaga Kultur zinegotziak.

Jarraitu gehiago irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.