Hartz eta El quinto con tenedor taldeen kontzertuak izango dira ostegunean, Orkatzen

Uztarria.eus 2016ko urr. 4a, 13:14

Musikaz gozatzeko aukerarik ez da faltako ostegunean, urriaren 6an, Orkatzen. Izan ere, Hartz eta El quinto con tenedor taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Azkoitiko taldea da Hartz, eta Pasaiatik etorriko da El quinto con tenedor. Sarrera doakoa izango da.