Tarteka, baina zikin datoz urak

Urola Kostako Hitza | Gizartea
2016ko ira. 30a, 13:05

Iturria ireki eta segundo batzuetan ur zikina iritsi izan zaie nuarbetar batzuei, tarteka. Arazoari irtenbidea eman ezinik dabiltza Gipuzkoako Urakekoak.

Herenegun Nuarbeko etxe bateko iturritik atera zen ur zikina. (Hitza)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azpeitian herrigunetik aparte badira auzoak. Horietako batean, Nuarben, dago Ibai-Eder urtegia, eta han urarekin "arazoak" dituztela esateak txantxa badirudi ere, hala da. Izan ere, urteetan, tarteka bada ere, iturria ireki eta salda koloreko ura, zikina, ateratzen zaie bizilagunei. Ura zerk zikintzen duen ezin asmatuta dabiltzan honetan, Nuarbeko auzo-alkate Patxi Gurrutxagak eta Gipuzkoako Urak S.A.ko ordezkari Mikel Zubizarretak "aldian behingo arazoaz" hitz egin dute.

"Jendea, zoritxarrez, ohitzen hasia da tartean behin ur zikina ikustera, eta hori tristea da", dio Gurrutxagak. "Herenegun gauean ere zikina iritsi zen etxe batera. Iturria ireki eta segundo batzuetan zikina ateratzen da halakoetan. Badakigu arazoa  konpondu nahian ari direla, eta eskertzekoa da, baina ez dago onartzerik".

Nuarbeko ur zikinen afera ez da atzokoa, ezta herenegungoa ere. Izan ere, 2012an hartu zuen Gipuzkoako Urak partzuergoak Azpeitiko uren kudeaketa, eta "ordurako" ur zikinaren kapitulu bat baino gehiago pasatu zuten nuarbetarrek.

Zubizarretak dioenez, Nuarben "hainbat gabezia" zirela ikusi zuten Azpeitiko uren kudeaketa hartzean, eta biltegian ura kontrolatzeko sistema jartzeaz gain, uraren sare guztia aldatu zuten. "Ordurako esaten zuten nuarbetarrek ur zikina iristen zitzaiela. Hodietako zikinkeriagatik izan zitekeelakoan, guztiak aldatu genituen, eta denbora batez aldea nabaritu bazen ere, oraindik, puntualki, ur zikina iristen zaie".

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu