Igandean, urriak 2, ospatuko du EAJk aurtengo Alderdi Eguna, eta Azpeitiko EAJk hara joan nahi dutenentzat autobusa jarriko du.
Gasteizen izango dute hitzordua jeltzaleek, Forondako zelaietan. Azpeitiko autobusa 09:15ean aterako da, anbulatorio aurretik. Autobusean joan nahi duten guztiei dei egin die Azpeitiko EAJk, beren izenak ahalik azkarren eman ditzaten, mahaikideren batekin kontaktatuz.