Marea Arroxa kamiseta

Maria Jesus Aranburu (andereño ohia) | Iritzia
2016ko uzt. 21a, 17:56

Hezitzaile bezala, kezka eta hausnarketa elkarbanatu nahi nuke, Azpeitian, Marea Arroxaren inguruan ikusten ditudan gauza batzuengatik.

Nik uste Marea Arroxa guztiontzat festa suspertzeko jaio zen mugimendu bat zela baina urtero-urtero, joera politiko jakin bat erakusten digu, zilegi dena noski, baina alderdikeria azaltzen duena. Festa alaitzeko, suspertzeko, anbientatzeko kamiseta arroxak bultzatzea oso ondo dago, baina kamiseta horietan adierazpen jakin batzuk azaltzea, beste batzuk ahaztuta utzirik, ez zait ondo iruditzen. Festa inguruko lelo bat, ondo; hortik gainontzeko lelo politikoek aukerakoak izan behar lukete.

Oso ume gazteek nahiko dute kamiseta arroxa jaztea. Adin hauetan badakigu taldeko parte izatea oso garrantzitsua dela gaztetxoentzat. Zergatik 'behartuta' egon behar dute politika adierazpen jakin batzuk eramatera? Kamiseta arroxa batzuk atera eta gero, nahi duenak ipini ditzala nahi dituen pegatinak. Manipulazio saiakera bat dirudi hain gazte diren umeengan.

Umeak libre hazten eta hezitzen saiatzen ari gara, autonomia eta erabakitzeko ahalmenak indartzen, elkarrenganako errespetuan oinarritutako gizarte batean. Autonomia garatu dezatela beraien erabakiak hartzeko. Heltzen doazen heinean, bakoitzak bere bidea egingo du. Uste dut guztion festak guztiontzat aldarrikatzen dituen mugimendu batek ez lituzkela inposatu behar lelo politikoak.

Bidali:  

Erantzunak

dartagnan1673 | 2016-07-21 : 23:55

Zeure artikulua irakurri dut Maria Jesus, eta esan beharra dut harritu egin didala.
Harritu egin nau, bizitzen ari garen diktadura honetan (hau iritzi pertsonala da) badagoela oraindik kriterio propiodun jendea.

Asko pozten naiz beraz, ez zure iritzi berdina dudalako bakarrik, baizik eta zeure iritzi propioa azaltzeko ausardia eduki duzulako. Idatzi duzun artikuluan azaldutako ideiak, nire ustez, herritar askok eta askok konpartitzen ditugu, baina gutxi batzuk ausartzen dira libreki eta konplexurik gabe azaltzera.

Zergatik gertatzen da hau? Zergatik dugu beldurra gure ideiak azaltzeko?

Beldurra dugu gure gainean etiketak jarriko ote dizkiguten. Beldurra dugu ea “artalde ideologiko” horretatik kanporatuta sentitzeko. Beldurrez bizi gara.

Orain dela ehundaka urte mundua biribilla zela esatera ausartu zen hura bezala, gaur egun ematen du ez dugula asko ikasi. Badirudi, batzuek beraien ideologia, erlijio bezala hartu dutela eta ezin dela kontrakorik esan…..eskerrak jada ezin gaituzten sutara bota!! (edo ia ia) ;)
Festak ideologia politiko konkretu batzuekin kutsatu nahi izan dituzte eta badirudi lortzen ari direla.

Zuk, hezitzaile ohi bezala, adoktrinamendu honek umeen gainean izan ahal ditzaken baldintzatzeak salatu dituzu. Nere partetik esan beharra dut guztiz ados nagoela.

Egia da azken finean, guztiok gaude baldintzatuta, gure familiagatik, egoera pertsonalak, etab. Baina gertatzen ari dena guztiz ezberdina da. Kasu honetan ideologia talde konkretu batek bere botere egoeraz aprobetxatzen ari da, bere doktrina salbatzailea, ontzat, guztioi zabaltzeko.

Hauek dira (nire ustetan) gizabanakoaren pentsamendu arrazional eta indibidualaren etsai haundienak. Salbatzaile bezala autodenominatzen diren talde sozial itxiak, kontrako iritziei mespretxuz begiratzen dienak, etiketak ezarriz, beldurra eta presio soziala armatzat erabiliz eta bere ideologia “indarrean” aplikatuz.

Nik beti sekta-sozial bezala denominatu izan ditut, ez dakit, agian oker nabil. Nik ez dut esaten neure iritzia dela egi absolutua. Bakoitzak berea du. Kasu honetan hau da nirea. Besterik ez.
Festen inguruko politizazio honen aspektu ezberdinak aztertzen jarraitu banu….1000 eta bat gauak emango lizkidake jajaja…..

Asko gustatu zait zeure artikulua eta batipat libreki eta beldurrik gabe zeure gogoetak expresatzeko izandako ausardia eta egokitasuna, errespetuz eta modu onean.

Chapeau!!

IrekiAteak | 2016-07-22 : 10:40

1. Marea Arroxaren kontua Festa Herrikoien Batzordeak asmatu zuen (udalaren jai batzordeak ez, iniziatiba propioz eta musutruk jaiak hobetzeko lanean hasi ziren herritar batzuek martxan jarri zuten batzordeak, orain Haujijijai denaren parekoak). Festa Herrikoien Batzordeak urtero bere egitarau propioa atera izan zuen, balore konkretu batzuen baitan beti ere (euskera, feminismoa, ekologismoa, parte hartzea eta noski, falta direnak festatan behar ditugula adieraziz). Txosnetan jotzen duten ia musika talde denak euskeraz abesten dute, hondakinak murrizketeko baso berrerabilgarriak erabiltzen eta birziklapenari garrantzia ematen aintzindaria izan zen, janari nahiz edarietan bertako produktuak erabiltzeko pausoak ematen hasi da, eraso sexistei aurre egiteko protokolo zehatz bat martxan jarri zuen duela urte asko, herritarrek parte hartzera bultzatzen duten jokoak, gastronomi txapelketak, bazkariak, eta bestelako ekintzak antolatu izan ditu. Emakumeen parte hartzea eta ikusgarritasuna lortzeko saiakera etengabe egiten da.

2. Maria Jesusen alderdiak Festa Herrikoien Batzordeak antolatutako egitaraua urte askotan programatik kanpo utzi zuen, azpeitiarron aniztasuna ezabatu nahian edo. Kasu askotan, egitarau ofizialak baino ekimen jendetsuagoak antolatu arren udalak bizkarra ematen zion, eta hainbat urtetan oztopo serioak jarri ere bai, txosnak jartzea debekatzeraino.

3. Maria Jesusen alderdiak antolatzen zituen festak EZ ZIREN NEUTROAK eta herritar GUZTIENTZAT eginak. Maria Jesusen alderdiak ere baditu bere baloreak: gaztelera hutsezko orkestak izaten ziren protagonista, emakumea objetu-florero gisa erakusten zutenak sarri, erlijio katolikoaren mezak, prosezioak eta jaungoikoa jaien erdigunean jartzen zituen ateoak garen edo beste erlijio batzuk dituzten herritarrak ahaztuz, zezenketen babesle sutsuak ziren programaren hainbat orri oso zezenketei eskainiz eta zezenketak lagunduz, parte hartzeko aukera gutxi ematen zuen Maria Jesusen alderdiaren egitarauak eta ikuskizun garestietara mugatzen zen sarri.

4. Adin txikikoen gaiari heldu dio Haujijijaitik urtero egite den lan itzela ez zaiolako gustatzen. Umeak manipulatzea egotzio dio Haujijijairi, batzordearen aurka egiteko bilatu duen zirrikitu bakarra hori delako. Baina gogoratu dezagun haujijijaik umeentzat antolatzen dituen egunak haujijijaik antolatzen dituela, musutruk lan eginez, ez ditu udalak antolatzen, eta herritarrak libre direla bere umea ekimen horietara eman edo ez erabakitzeko. Adin txikikoak zezenketetara eramatea hezitzailea da? Adin txikikoak ipurdi bistan dagoen abeslari bat ikustera ematea hezitzailea da? Adin txikikoa jan, edan eta erre bapo egiten den sozidade edo tabernetara ematea hezitzailea da? Adin txikikoen heziketa eta manipulazioari buruzko hausnarketa ez da sinplea, uztarrian 20 lerrotan egiteko modukoa. Ni ados eta prest hausnarketa horretarako. Baina arbi geratu da Maria Jesusek ez duela hausnarketa global eta serio bat egin nahi izan. Adin txikikoen gaia atera du bere gustokoa ez den egitarauaren aurka. Normala, JAUNGOIKOA ETA LEGE ZAHARRAREN jarraitzaileak 30 urtez jaun eta jabe izan ziren herrian, eta uste dute beraiek egiten dutena dela NORMALA eta NEUTROA.

Jaungoikoa eta Lege Zaharraren jai kasposoak? EZ ESKERRIK ASCO!

gaztie | 2016-07-22 : 10:55

Ez gaude ohituata herri mugimenduak arrakasta izatera, hori da arazo nagusia.
Oinarri faltsuetan balantzaka dator iritzi artikulua, marea arroxaren helburuak nahastu eta (ez dakit non) gazteen "autonomia eta erabakitzeko ahalmena indartzeko" saiakera dagoela baieztatzean.
Garai batean kontsumoan, zezenketetan eta elizan oinarritutako festak genituen (festa guztiz politikoak), barraketan gastatzeko dirurik ez genuenok "integrazio falta" itzela bizi genuelarik, edo printzesen pegatinak erosteko (pegatina politikoak hauek ere), edo.... ah ez, ez zegoen beste ezer umeontzako!
Azken paragrafoa, irakalse ohi izanik, nahiko iraingarria dela esango nuke. Gazteak obedientzian eta sumisioan heziak dira ikastetxeetan, ez dute kritikotasuna garatzeko gunerik, publizitate sexista-xenofoboa kontsumitzen dute kaleetako txoko zein komunikabide guztietatik, banalitatea eta superfizialitatea nagusitzen da, teknologia berri zein "moden" esklabu dira eta egun gizartean nagusituarazi dituzten "zibilizazionismo demokratiko" kaxkar bateko balore POLITIKOAK dituzte, gehienez.
Ahaztu egiten gara, DENA dela erabaki politikoen ondorioa, dena. Asko kezkatzen nau ikur batzuekiko errezeloa, konpetitibitatea eta maskulinitatea nagusi den "mundilloko" Messi bezalako multimilionario defraudatzaileen lilurarizazioarekiko kezkarik agertzen ez dugunean, gure umeek NIKE bezalako enpresa esklabista eta hiltzaile baten ikurra jantziz bihotzaren parean, baita herriko kirol taldeetan ere, Coca Cola batekin eskuan.
"Behartuta"? Ez, nahi duenak hartzen du parte. Behartua irentsiko duten errauskailuaren kea izango da, jango dituzten hegoamerikako lan esklabuaren ondorioz lortutako plastikozko janari transgenikoak, zementuzko mundu kutxatuetan bizitzea, lan prekarioak onartzea, kontrola eta errepresioaren areagotzearen ondorioak (hau da ideologia indarrean aplikatzea dartagnan), eta abar luze luze luze bat.
Batzuk Marea Arroxan parte hartzera "behartuta" sentitzea Festa Batzordeak urte askotan ongi eginiko lanaren ondorioa da, beraz, zorionak bihotz bihotzez, inolako interes ekonomikorik gabe, inurrien gisan Azpeitia hobe baten alde lanean diharduzuen guztioi.

Silvan | 2016-07-22 : 11:30

Hasteko ta behin, hemen ez dago ez Maria Jesus-en partidurik eta ez besterik, hemen iritzia ematen bakarrik hari gara.
Nik nere iritzia emango dut eta ea inorri ez diodan minik egiten.
Ni ere izan naiz gazte eta orain seme alabak ditut, eta egia da ez dela berdin ikusten gaztetan eta heldutan.
Nik uste Maria Jesus-ek esaten duenean derrigortuak daudela... Modu batetara horrela dela esango nuke. Nik uste dut, adin txikiko haurrek, ez direla jabe ulertzeko kamixeta horrek daraman lemaren barruan zer dagoen. Adin txikikoek ulertzen duten bakarra da, guk esaten dieguna, gure modura, eta guk ulertzea nahi dugun modura. Besterik gabe. Adin txikikoen pentsakerak kontrolatzea eta aldatzea erreza da.
Marea Arroxa kasuan gertatzen dena da, nire ikuspuntutik, adin txikikoek festa ikusten duteka, beraiek parte hartzeko aukera bat eta kosta hala kosta parte hartu nahi dutela, beraiek ondo pasatzen dutelako, orduan parte hartzeko derrigortzen zaie Marea Arroxak ateratzen duen kamixeta jaztera. Hori dena ados. Baina zergait eduki behar du, derrigorrez jantzi behar duten kamixe arroxa horrek gai politiko bat??? Adin txikikoek ez dira konturatzen zer jazten duten gainean.
Eman kamixeta gorri bat mozkor baten imajenarekin eta esaten badiezu jantzi behar dutela jantzi egingo dute. Esaten diozula esaten diozula, eta ematen diozula ematen diozula, jantzi beharrekoa jantziko dute, parte hartzearren. Nik ez dute uste politika adin txikikoekin ibili behar litzatekeenik.
Adin txikikoiei erakutsi beharrekoak hainbat gauzen artean:
ADISKIDETASUNA, ERRESPETUA, LAGUNTASUNA, MAITASUNA, ELKARTASUNA, PAKEA.
Marea Arroxa lanean dihardutenei ez al zaie bururatu kamixeta Arroxa horretan zer agertzea nahiko luketen? Galdetu haurrei, ea zer irtetzen den.

Politika eta ez politika aparte utzi eta ondo pasa ditzagula festak, eta ez dezagula galdu errespeturik.

ONDO PASA.

IrekiAteak | 2016-07-22 : 11:49

1. Marea Arroxaren kamiseta elkarte konkretu batek ateratzen du. Nahi duenak jazten du. Ni neu batzutan beste kamiseta arroxa batekin atera izan naiz, ez dudalako ofiziala eskuratzerik izan. Kamiseta ez da izan adin txikikoentzat prestatua eta adin txikikoei zuzendua. Kamiseta eta marea arroxa adin nagusikoekin pentsatuta egin zen. Eta jazten duten gehiengo handi bat adin nagusikoa da.
2.Silva majo, hitz egin Maria Jesusekin, egin batzar baterako deia, jarri kartelak, prentsa oharra, bildu zuen artean dirua eta egin inbertsioak, atera kamiseta roxa neutroak (herri mugimenduaren ideia eta ekimena kopiatuz), jarri postua eta saldu. Dituen kontaktuekin agian kamisetan Kutxabanken publizitatea jartzearen truke doan lortu ditzake M.J. Aranburuk kamiseta NEUTROAK.
3. Baina zer erreza den teklatu aurrean hilabeteetako lana egiten aritu direnak kritikatzea, norberak kolperik jotzeko prestutasunik izan gabe.

lorepolit | 2016-07-22 : 14:59

Eskerrak beinguatik jendi atrebiudan politikeo aspergarri hau kritikatzea.
Ze ustezute, tontuk geala? Eztakigula zer daon hau danan atzien?? Danok nahi gaituzue ardiyek bezela uniformizau ZEUEKKK esandako PRINTZIPIYO FUNDAMEEENTAL hoyekiin.
Pasatzeana da jende askok kamixetie jazteula herriko festa-espiritun sartzeko ta askok beiture eztiyobela iten simbolo politikuei……..baño zuek, bazpare, zuen interesetako LEMAK jarrita.

Ni adibidez presoak eta euskerikin guztiz ados nao, baño baaldakizue ze pentsatzetan?
Zeuen betiko gerra zikin horrekin festan armoniye kakazten aizeatela. Que si PNV...que si españolistak...que si fatxak….que si erderiee……..ya obariyotaño nao!!
Ta bai, HAUJIJIJAI dalako batzorde famoso hori herriko gazte danai uniformie jazten…...klaroo…….ez baek nahi jantzi….. “EZAI MAREA ARROXAN PARTE IZAN!!”

Beitu, nere ustez hemen hipokresi haundiye dao….. “Festa Anitzak” Anitzak?? Eo zuek esandakuekin juteienak bakarrik?
Ni artikulo hau idatzi dunakin de acuerdo nao, hobe zuen kamixeta arroxa liso batzuk atea (gora saninaziyuek 2016 dibujitukin) ta gero bakoitzek bere papeleta eo pegatinie jartzie.

Hemen zibergudari batzuk ikusi ditut festa Batzorde hortako papela a capa y espada defenditzen….ez gea esaten ai ez zeatenik saiau...baño nere ustez penagarriye da herri GUZTIYENA dan festa batzutako “Marea” kontaminatzie.
FEMINISMUEE?? Neski naiz ta kokoteaño nao feminismu ta feministakin. Emakumik urte askun zier burruka asko indeu berdintasuneatik. BERDINTASUNE!!! Ta gaur egungo zirkulito feministatan ikustetena da….rebantxa izpiritue ta radikalismo asko ta jendik ya seriyo eztitu hartzen...penagarriye.
INDEPENDENTZIYEE?? Beitu...nik lasai bizi naet ta lagaizue pakin faorez zuen patriotismo fanatiko hoyekin!!

Kamixetak ez badie aurten apolitikuek...ni paxandoo…

PD: Porztierto Dartagnan, agitadore bat aiz!!!XD

http://uztarria.eus/aktualitatea/1469002301

Erabiltzailearen aurpegia da hau Maite Garmendia | 2016-07-22 : 15:13

Poz ematen du albiste baten inguruan jendeak parte hartzen duenean. Errespetuz esanez gero edozer esan daitekeelakoan nago. Aldizkariari ere bizia ematen dio.
Dena den honelako berriekin bakarrik parte hartzen dugu gehienetan.
Herrian badirudi bi ikuspuntu desberdinetatik ikusten direla jaiak (eta beste gauza asko ere).
Nire iritziz ez dago ekintza neutrorik, erosketa neutrorik ez dagoen bezalaxe. Eslogan bat ez ipintzeak ez du esan nahi inolaz ere ekintza hori ez dagoela politizatua edota ez diola politika konkretu bati erantzuten. Politizatua dagoela esaten dugula uste dut gure pentsakeraren kontra dijoanean, baina ekintza batek beti erantzuten dio ideologi bati, nahiz eta askotan hala ez iruditu.
Festak azken urteetan aldatzen joan dira. Erlijioarekin lotutako ekintzak moldatzen joan dira eta bereizten (erlijioak esparru pibatuarekin lotua egon behar duelakoan nago eta ez instituzionalarekin); animaliak erabiltzen dituzten jaiak berriz, programan presentzi txikiagoa izan arren festetan duten presentzia handiagotu egin da (ederra aurrerapena!).
Marea Roxarena berriz ekarpenetako batean esaten den bezala, herri ekimen bat da eta sortzaileen irizpideak jarraituko dituzte, beraiek hala erabakita.
Programarekin batera zetorren eskuhorriari buruz esan behar dudana da orain arte bere eskubideak zapalduagoak izan dituzten kolektiboen presentzia kaleratzeari ondo deritzodala eta denok jabetu beharko genukeela izan duten eta oraindik ere jasan behar izaten dituzten eraso eta jazarpenez asko direlako eta denok jarri behar dugulako geure parteik zerbait hori horrela izan ez dadin eta hainbeste aipatzen dugun bizikidetzan urratsak emateko.
Eusko Jaurlaritzako Emakunde erakundeak horien guztien lanketa egiten ari da eta ikastetxe asko eta asko ere horretan dabiltza .
Azkenaldi honetan jaietan ematen ari diren indarkeria kasu ugariak medio ez dago soberan horren inguruko gaietan pedagogia piskat egiteko antolatzen diren ekintzak aintzakotzat hartu eta duten garrantziaz jabetzea.
Ah! Zergatik ezkutatu bakoitza nor den bere iritzia emateko? Zeren beldur gara? Armariotik irtetzeko ordua da.
Jaiak zoriontzu eta alai igarotzea opa dizuet den-denoi, den-denon eskubideak errespetatuz.

tabernaria | 2016-07-22 : 15:44

Mariajesua andereñoa?
Poltikari anderea. Festen gaia politizatzen duen politikaria andereñoz mozorrotuta. Sintomatikoa.

IrekiAteak | 2016-07-22 : 15:44

Hau jijijai festa batzorde partikular bat da, balore konkretu batzuen baitan lan egiten duena. Ez du monopoliorik. Nahi duenak beste festa batzorde, konparsa edo dena delakoa antolatu dezake eta nahi dituen kolore eta lemako/lema gabeko kamisetak atera ditzake. Libre zarete. Non dago arazoa? Balore horiekin bat egiten ez duzuenoi izurratu egiten dizue haujijijairen proposamenak gehiengo baten babesa izateak?
Ezin didazue ukatu haujijijai zilegi dela nahi duen gisako kamiseta ateratzeko. Edo ez? Haujijijai batzordeak zuek nahi duzuen kamiseta atera behar du? Zuek nahi duzuena ateratzeko zuek zaudete. Egin lana eta atera. Inork ez dizue leporik moztuko.

Bat | 2016-07-22 : 19:07

Umiek politizatzie!!!! Ta San Asensioko udalekuek zer die ba?
Bere garaien nere lagunek juten zien eta neri ez tziben utzi juten...oin ulertzen det nere gurasuen erabakiye.

Silvan | 2016-07-23 : 08:19

Nik ez det esaten erreza danik edozer ekimenen atzean dagoen lana, edozer lan egiten dugula, fruituak ematea gustatzen zaigu, eta ekimen talde horiei esker lortzen ari gara gauzak. Txalotzekoa egiten den lan guztia.
Nik esaten dudan bakarra da, adin txikikoei ez jartze kamixeta horiek, nagusiek janztearekin ez dut ezer aurkakorik, txalotzekoa da, zure ideiekin bat datorrenaren alde borrokatzea.
Besterik ez det esaten.
San Asensio!!! Jajajaja, bai nabaritzen da han ez zinela izan, asteko ta behin, begiraleak ez dakizu zein zien eta zer esaten zizkiguten, bestetik lema politikorik ez zen erabiltzen, ez zegoen uniformerik, gehiago esango dizut, eta bai ni bertan izandakoa naiz, pentsakera desberdin guztietakoak geunden, eta ez ziguten, ez kamixeta ez kapel ez seinalerik jartzen. Eta niri gurasoek utzi hala ez, lagunengaitik joan nintzen, asko bezela, baina ez genuen inongo etiketarik.

Haujijijai batzordeari zorionak egiten hari zeaten lan guztiagaitik. Bat, honekin ez dizut ezer txarrik esan nahi.

Ondo pasa.

Xebaxtian | 2016-07-23 : 10:48

Oraindik gogoan dut haurrak ginela EAJko jendea nola etortzen zen ikastola berrira umeoi gozokiak banatzera, EAJko logoarekin ondo apainduta, hauteskunde kanpainen erdian... Hezitzaile bezala ez dakit kezka edo gogoetarik sortzen zizun horrek, Maria Jesus "andereñoa"...

Ex | 2016-07-23 : 13:10

Inposaketen kontra nao (asko sufritu eta sufritzen ai gealako), eta kamiseta hau inposaketa bat da. Kamiseta arroxa garbi bat atea eta gero bakoitzek ipiniko dizkio nahi dituen pegatina, mezu, apaingarri,... Gure gazteak ba dute iritsi propioa, plural al izen agites en eta utzi bakoitzari beak nahi duena adierazten

prexko-prexko | 2016-07-24 : 17:03

Agur bero bat guztioi.
Ez dakit egia esan, zer jartzen duen kamisetetan zehatz-mehatz, norbaitek esango balit eskertuko nioke.
Mezu politikoa bada, festa giroko edozein mezutatik at, ez nago ados noski. Zergatik?
-gutxiago kostatzen delako kamiseta hutsik egitea, bertan mezu bat imprimatzea baino.Hain lan ona, eta ederki gogoratu diguten bezala musu trukekoa egiten dutenen lana gutxituz.
-besteen erruetatik ere ikasi egiten delako eta PNV-k bere garaian ukatzen omen zuen aniztasun hori (herri ekimenak baztertuz alegia)ez delako errepikatu nahi. Kamisetak pentsamolde guztiak bateratu beharko lituzke beraz anitza izateko, eta hori, zaila da.
-edozer modutako adoktrinamentuak ez ditudalako maite(ez kolonietan,ez eskolan, ez karameluekin, ez kontsumismoarenak,ez kamisetekin) suposatzen duten manipulazioagatik. Ez idatzi ezer, jantziko duten ume eta gazteek oraindik ulertzeko ahalmenik ez dutenik.
-herriko ekintzak gustatzen zaizkidalako, eta herria ez da gure etxea edo auzoa, gure lagunak eta gure ingurua. Herria, nazka gehien diodan politiko horri bozkatzen dionak eta neuk ere osatzen dugu eta. Zein pentsamolde gailendu behar da? Inorena dudarik gabe.
-bakarrik ez gaudelako.Gure Azpeiti hau mundu globalizatu batean kokatzen da eta globalizatu egin dira ere hainbat injustizien aurka sortutako kausak. Akaso gure kausak balore gehiago dute? a bai? Kabulen manifestaldian zebiltzan 80 pertsona hil dituzte herenegun. Haurrak barne.
-Festak denontzako direlako, zu, ni, beheko dendako pakistani eta amonarentzako. Ez ditugu beraz pentsamolde jakin batzuentzako antolatutako ekintza gehiago nahi (elizakoak , batzuk esan duten bezala adibidez)nahiz eta horiek ere egon behar duten (amonarentzako noski). Benetan haur eta gazte jakin batzuentzat bakarrik egin nahi da kamiseta? Ez dut uste.
-Balore unibertsalak horretarako daudelako, aldarrikatzeko alegia. Ziur nagoelako, festa batzordeak bilduta,lortuko lukeela guztiok bateratuko gintuzkeen balore bat aukeratzea.Adostasun osoaz hori bai ehh! Ez gu garelako...baino ....aisss, bakea adibidez? Hemen eta Kabulen ondo etorriko litzaiguke hau aldarrikatzea.
-Eta azkenik festak ondo pasatzeko direlako. Eta hori bera,bakarrean hartuta, helburu nahikoa zaila delako. Mundua hankaz gora dagoen honetan,etxe askotan krisiak panorama belztu duenean, eguneroko kezka eta arazoak,gaixotasun eta tristurak jotako giroan ....festak hauek guztiak ahazteko tartea dira. Ez da gutxi hau lortzen badute!

Ondo pasau beraz danok saninaziyuek.
Gora Azpeiti eta azpeitiarrak!!
Alde paetik festa nitxik eta!!!

*Begira beste arrazoi bat:aukera. Nahikoa lelo baditugu herrian "earrazkuek"...kamixetetan, pankartan edo herriko plazan jartzeko.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Pako Iriarte | 2016-07-29 : 08:34

Ez ezkatu alderdie osotasuna.
Hezitakoari, ez ezkatu ausardia.
Nagusitasuna, gazteari ez ezkatu.
EZ ESKATU.....OSPATU.
Alderdikeri eta kontu guztien gainetik,
dago herrikidetza.
Asma dezagun gozatzen, Etorkizuna zabaltzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu