Asanblada deitu du Azpeitia Zutikek ostegunerako

Uztarria.eus 2016ko eka. 27a, 13:02

Azpeitia Zutik mugimenduak asanblada egingo du ostegunean, ekainak 30. Plazan egingo dute bilkura, 19:00etan hasita, eta herritarrei asanbladan parte hartzeko deia egin diete.  

"Errauskailuaren aurkako giza-kate jendetsuari jarraipena emanez, Gipuzkoa Zutik ekimena sortu zen Donostian maiatzaren 29an. Donostiako Gipuzkoa Plazako kanpaldiarekin hasita, ekimen ezberdinak izan dira azken asteetan, mugimendua herrietara hedatzeraino", azaldu dute Azpeitia Zutikeko kideek. Debagoienan, Zarautzen eta Azkoitian sortu dituzte lantaldeak dagoeneko, eta "beharraz jabetuta" sortu dute Azpeitiko asanblada. Mugimenduan interesa duen herritar oro "animatu" nahi dute osteguneko asanbladan parte hartzera.