Mikel Labaka Realeko hirugarren entrenatzailea izango da hurrengo denboraldian

Uztarria.eus 2016ko eka. 7a, 14:39

Mikel Labaka.

Azken denboraldian Reala Bn bigarren entrenatzaile lanetan aritu ostean, orain Asier Santanari lekukoa hartuko dio Labakak. 

Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko hirugarren entrenatzailea izango da 2016-2017 denboraldian. Orain arte hirugarren entrenatzailea izan den Asier Santanak bere jarduna utziko du, eta haren lekukoa hartuko du azpeitiarrak. Azken denboraldian Reala Bko bigarren entrenatzaile bezala aritu da Labaka, Imanol Alguacilen ondoan. Orain, Eusebio Sakristan Realeko entrenatzailearen talde teknikoan sartuko da azpeitiarra, Juan Carlos Andres bigarren entrenatzailearekin batera

2013an futbolari izateari utzi ondoren, 2014-2015 denboraldiaren hasieran Realera itzuli zen Labaka, Donostiako klubaren mutilen jubenilen bigarren taldea den Eason bigarren entrenatzaile lanetan aritzeko. Urtebeteren buruan, 2014ko azaroan, Reala Bren bigarren entrenatzaile lanetan hasi zen azpeitiarra.