Elkar Ekin Gizarte Esku-hartze Plan Integrala martxan jartzeko mozioa

Uztarria.eus 2016ko mai. 4a, 19:50

EAjk aurkeztu eta plenoan atzera bota zuten mozioa, osorik.

"Pasa den apirilaren 12an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu kontseiluak, Gizarte Politika departamenduak (AGI) DSBLa aldatzeko aurkeztutako proposamena berretsi zuen.

Erabaki hau hartzea bultzatu duen oinarrizko arrazoia, (AGI) DSBLaren onuradunak gizarteratzen ez duela lagundu izan da, ahultasun egoeratik irten eta biziproiektu bat garatzeko tresnarik ez duelako eskaintzen.

Gipuzkoara bakarrik xedatuta egoteak, lurralde desoreka ekarri du Elkargoan, zein Gipuzkoako Lurralde Historikoko herrien artean.

Indarrean dagoen legediaren arabera, oinarrizko gastuen estaldura, Diru-Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren barnean aplikatu behar de EAE osoan.

Aurretik esandako guztia kontuan hartuz, Azpeitiko Udalak ondorengo mozioa onartzen du:

  1. Gipuzkoara iristen diren pertsonak, egoki hartu, lagundu eta gizarteratu daitezen beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
  2. Gizarte-bazterketan edo bazterketa arriskuan dagoen pertsona ororen arreta hobetzeko hasitako bideari jarraituz, iragarritako Elkar Ekin Gizarte Esku-hartzeko Plan Integrala martxan jartzeko eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
  3. Arreta eta Gizarteratze Euskal Eredua aldarrikatzen du".